lunes, 1 de agosto de 2011

Gaur, euskaraz

Laura Mindegiak Garan idatzitako heriotzari buruzko hausnarketa datorkit gaur burura. Izugarrizko artikulu interesgarria iruditu zitzaidan. Bertan, hilzorian zeukan osaba bisitatzera joan zela kontatzen du eta zein harrituta geratu zen, bizinahia duen gorputzean zehar heriotzaren hedapena hain nabarmena dela ikusita.

Hausnarketara bultzatu ninduen artikuluak. Heriotza hitzak aunitz beldurtzen nau, hare gehiago honi buruzko pentsamenduak burutan izateak.

Laurarentzat ez ezik, niretzat ere ikusgarria da heriotzaren jarduera, izan ere, nire amonaren gorputzaz nola jabetzen zen ikusi nuen. Zorionez, kasu honetan, hedapena nahiko azkarra izan zen eta gorputza gorpu azkar bilakatu zen.

Bitan izan ditut familiarrak hilzorian eta bitan gauza berbera gertatu zait. Azken egunetan, ez nuen beraiekin bakarrik gelditu nahi, momentu horretan hilko ziren beldurrez. Ez dut nire burua egoera horri aurre egiteko gai ikusten.

Lehen erran bezala, heriotzan ez pentsatzen saiatzen naiz baina hasiz gero, eta hitza buruan sartzen zaidanean zaila egiten zait beretaz desegitea eta bizirik dagoen jendearen heriotzean pentsatzen hasten naiz. Nire buruan sortzen ditudan fantasiazko istorio hauetan hiltzen ez den baarra ni naiz. Behin, psikolgo batek erran omen zuen, gure porputzak hila egotearen sentsazioa ez duela ezagutzen eta horregatik, inork ezin duela hila dagoela amestu.

Nire buruak sortzen dituen holokaustoetan ni hilezkorra izateak, teoria horrekin zerikusirik ba ote du? Baliteke. Hala eta guztiz ere, nire ustea honako hau da: edozein pertsonaren heriotzari aurre egiteko gai izango nintzatekela. Edozeinenari, nireari ezik eta hora da nire paranoietan hilezkorra azaltzearen zergatia.

Bukatzeko, Laurak bere iritzizko artikuluan erabilitako azken esaldia aipatu nahi nuke. Berak dio, heriotza ez dadila bere bizian instalatu, bizirik dagoen bitartean. Nik gauza berbera eskatzen diot.

Badakit zuri dagokizula zein ate hiru aldiz jotzearen erabakia, baino kontuan hartu beharreko irizpiderik garrantzitsuena ahaztu egiten zaizu batzuetan: etxeko jabearen bizinahia.

1 comentario:

  1. Itsaso bat, bizitzaren uharte eguzkituaren inguruan, heriotza kantatzen du gaua eta dsua canciin bukaera. 1861-1941 () Filo Rabindranath Tagore eta indiar idazlea

    desde mi mirada...beso tko

    ResponderEliminar

Alados compañeros, vuestro fresco soplo me ayudará a alcanzar el más alto vuelo al que una mariposa puede aspirar.
Dejadme una palabra de aliento, aunque solo sea un soplido.
Y si algo no es de vuestro agrado, naturalmente, también se puede criticar!